Alex Mumbru (Bartzelona, 1979) aurkeztu du Bilbao Basketek gaur eguerdian. Real Madriletik fitxatu du jokalaria. Hegala da, 2,02 metro neurtzen du eta 100 kilo pisatzen ditu.
Joventut Badalona eta Real Madril taldeetan ibilia da katalana. Real Madrilekin 2007an Espainiako ACB Liga eta Europako ULEB Kopa irabazi zituen. Espainiako selekzioko ohiko jokalaria da; 2008an Pekingo Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen eta 2006an Japoniako Munduko Txapelketan urrezkoa.
Bilbao Basketeko entrenatzaile Txus Bidorreta gustura agertu da fitxaketarekin. "Bila genbiltzan jokalaria da Mumbru" adierazi du. Orain, taldea osatzen amaitzeko pibot bat falta zaiela jakinarazi du. Jokalaria eta entrenatzailea bat etorri dira, Bilbao Basketek izan duen hazkundea azpimarratzean, baita taldeak gero eta sona hobea duela esatean ere.
Mumbruk Bilboko taldean "presio indibidual handiagoa" izango dela aitortu du, baina garrantzitsuena "taldea ondo joatea" eta "partidak irabaztea" dela gaineratu du.
Saskibaloia
Alex Mumbru, Bilbao Basket "bila" zebilen hegalekoa
Gaur aurkeztu dute Real Madrileko jokalari izandakoa. Espainiako selekzioko ohiko kidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu