Alex Mumbru, amaitu berri den denboraldira arte Bilbo Basketeko kapitain izan dena, taldeko entrenatzaile gisa arituko da datorren denboraldian. Azken egunetan bili-bolo ibili den zurrumurrua baieztatu du taldeak. Mumbruren lehen esperientzia izango da entrenatzaile postuan. Urrezko LEB Ligan ariko da Bilbo Basket.
Entrenatzailea lagunzteko Jorge Elorduy aukeratu du zuzendaritzak. Elorduyk ezaguzten du maila, aurretik Melilla zuzendu zuelako LEBen. Azken sasoi honetan Gernikan egon da, eta Bilbo Basket LEB ligan egon zen azken aldian, 2003-04 sasoian, taldean zegoen.
Aulkian bi horiek eseriko dira; bulegoetan, berriz, Rafa Pueyo Bilbo Basketeko entrenatzaile ohia egongo da. Hamahiru denbroaldi egin zituen Bilbo Basketeko bigarren entrenatzaile postuan. Besteak beste, Txus Bidorreta edo Fotis Katsikarisen laguntzaile izan zen. Sasoi bat ere egin zuen lehen entrenatzaile postuan. Hurrengo sasoira begira ardura berria izango du, berak osatu beharko baitu taldea. Bilbo Basketen asmoa 1,2 mili euro inguruko aurrekontua izatea da, mailako handienetakoa.