Alex Txikon oinarrizko kanpalekura iritsi da
MENDIA. Alex Txikon eta Gasherbrum I.erako espedizioko beste kideak oinarrizko kanpalekura iritsi ziren atzo. Bertan ustekabeko desatsegina izan zuten, aurretik eramaniko bost bidoi hautsi eta lapurtu egin zizkietelako. Janaria falta zen batez ere, eta gasoliozko argindar motorrentzako erregaia. Txikonek, era berean, garaiera handirako bere janzkia elur gainean botata aurkitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu