Finnbogasson pozarren agertu da hedabideen aurrean, Realeko jokalari gisa aurkezteko prentsaurrekoan. Realean eta Espainiako Ligan jokatzeagatik ilusioa agertu du, eta zaleek egindako harrerarekin gustura dago: "Dena ondo doa. Zubietako kirolgunea asko gustatzen zait, eta desiatzen nago hiria ezagutzeko; lehen gauza, baina, futbola da".
Ez du 2014-2015 denboraldirako gol kopuru jakin bat helburu bezala jarri; hala ere, taldeari "ekarpena egiteko" gogoz eta konfiantzaz agertu da.
Anoetako estadioan izan da lehenik Finnbogasson, Carlos Velarekin batera —2018ra arte jarraituko du Realean—, eta zale ugari batu dira haiek ikustera.