Allyson Felixek (AEB) irabazi du urrea emakumezkoen 200 metroko proban. Zilarra Shelly-Ann Fraser Prycek (Jamaika) lortu du, eta Carmelita Jeterrek (AEB) brontzea.
Allyson Felix Pekinen eta Atenasen 200ekoan bigarren izan zen, eta azkenean lortu du urrezko domina desiratua. Veronica Campbell-Brown (Jamaika) egungo olinpiar txapelduna podiumetik kanpora geratu da, laugarren.
Gaurko finalerako faboritoak ziren estatubatuarrak eta jamaikarrak, eta aurreikuspenak bete egin dira: lehen bostak herrialde horietakoak izan dira.
AEBek, hiru lasterkari zituzten dominen lehiarako: Allyson Felix Pekinen eta Atenasen 200ekoan bigarren izandakoa, Carmelita Jeter larunbatean 100 metrokoan zilarra lortu zuena eta Sanya Richards-Ross Berlinen 400 metroko munduko txapeldun izan zena. Richards-Ross bosgarren izan da.
Bi herrialdetako lasterkariak nabarmendu ziren finalerdietan: Jamaika batetik, egungo abiaduraren erregina, eta AEBak, bestetik. 100 metrokoan ere bi horiek izan ziren nagusi.
Sailkapena, 200 metrokoan (E)
1. Allyson Felix (AEB). 21.88.
2. Shelly-Ann Fraser Pryce (Jamaika). 22.09.
3. Carmelita jetter (AEB). 22.14.
400 metro hesidunak (E)
1. Natalya Antyukh (Errusia). 52.70.
2. Lashinda Demus (AEB). 52.77.
3. Zuzana Hejnova (Txekia). 53.38.
110 metro hesidunak (G)
1. Aries Merritt (AEB). 12.92.
2. Jason Richardson (AEB). 13.04.
3. Hansle Parchment (Jamaika). 13.12.
Luzera jauzia (E)
1. Britney Reese (AEB). 7,12 metro.
2. Elena Sokolova (Errusia). 7,07.
3. Janay Deloach (AEB). 6,89.