Gaur Hungarian jokatuko den Sari Nagusirako pole-a McLaren taldeko Fernando Alonso espainiarrak lortu zuen atzoko entrenamendu saio ofizialean. Lewis Hamilton taldekidea, ostera, bigarrena izan zen. Biak lehen ilaratik irtengo dira gaur. Nick Heidfeld alemaniarrak (BMW) hirugarren postua lortu zuen atzoko saioan eta laugarrena Kimi Raikkonen finlandiarrak (Ferrari). Hurrengo bi postuak bi alemaniarrek beteko dituzte: bosgarrenetik Nico Rosberg irtengo da (Williams) eta seigarrenetik Ralf Schumacher (Toyota). Ezusteko handia Felipe Massa brasildarrak eman zuen (Ferra- ri). Massa hirugarren postuan dago txapelketan baina atzokoan ez zuen lortu hamar onenen artean sartzea. 14. postua lortu zuen eta gaurko lasterketan zazpigarren ilaratik irtengo da.
Nolanahi ere, atzoko entrenamenduan McLaren taldeko bi gidariak egon ziren guztien begiradapean. Alonso eta Hamiltonen arteko norgehiagoka ikusgarria izan zen atzoko saioan baina norgehiagokaz gain, tira-birak ere sortu ziren etxekoen artean. Lasterketa amaitzean, Alonsok garaipena lortu zuela ikusita, keinu itsusiak egon ziren gidari ingelesaren eta Ron Dennis taldeko buruaren aldetik. Gauzak ez ziren argi, baina zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. Alonsok boxeetan egindako azken geldialdiak eragin zuen polemika. Hamiltonek iradokitakoaren arabera, Alonsok bere kabuz, taldearen inongo agindurik gabe, egin zuen egonaldi luzea. Horrek kalte egin ziola salatu zuen Hamiltonek, eta horregatik gelditu zela pole-a lortu ezinda.
Ron Dennis McLaren taldeko buruaren jarrerak ere zeresana eman zuen lasterketa amaitzean. Izan ere Dennisek kaskoak lurrera jaurti zituen Alonsok irabazi ondoren. Dennisek ez zuen ezer esan nahi izan komunikabideen aurrean eta taldeko desadostasunak ukatu egin zituen. Polemikak, ordea, jarraitu egin zuen eta azkenean, FIAk Nazioarteko Automobilismo Federazioak esku hartzea erabaki zuen. Hala, atzoko entrenamenduan taldeak egindako barne grabaketen kopiak eskatu zizkion FIAk Dennisi. Gauzak horrela, McLaren taldeko buruak adierazpenak egin zituen arratsaldean. Alonso errugabea dela esan zuen. Espainiarrak aparteko itzuli bat zuen neurketan, baina Hamiltonek ez zuen errespetatu eta gidari Alonsoren aurretik irten zen. Taldearen aginduak errespetatu ez zituena Hamilton izan zela azaldu zuen Dennisek. Hala ere, GPSarekin izandako arazo batek eragina izan zuela gaineratu zuen. Taldeak ez zuela lan ona egin aitortu zuen eta, besterik gabe, aurrez antolatutako estrategia ez zela pentsatu bezala irtenPolemika argitu nahian, Fernando Alonso eta Lewis Hamilton deklaratzera deitu zituen FIAk. McLareneko bi gidariak borroka bizian dabiltza azken aldian. Taldekideen artean hala baldin badabiltza, ikustekoa izango da gaurko lasterketan lidertza lortzeko zer egiteko gauza izango diren McLareneko bi gidariak.
Alonsok lortu du 'pole'-a
Hamilton taldekidearekin ika-mika izan ostean, biak lehenengo ilaratik irtengo dira gaur Hungarian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu