Alonsoren fitxaketaren diruaren zati bat jasoko du
REALA. Real Madrilek Xabi Alonso fitxatu zuen herenegun, eta 30 milioi euro ordaindu zizkion Liverpooli. Prestakuntza eskubideak direla eta, Realari eta Antiguokori kopuru horren %5a dagokie, eta elkarren artean banatu beharko dute. Liverpoolek 900.000 euro inguru ordaindu beharko dizkio talde txuri-urdinari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu