Alpeetako trilogia osatu dute Pou anaiek
ESKALADA. Iker eta Eneko Pou anaiek Alpeetako hiru hormarik zailenak igotzea lortu dute. Uztailean hasi zuten proiektua, Solo per vechi guerrieri 8c zailtasuneko horma igota; abuztuan Pan Aroma (8c) igo zuten; eta joan den astean Zahir, 8b+ zailtasuneko horma, Suitzan. Enekok atzo azaldu zuenez, ni anaien orain arteko «mugarririk garrantzitsuena» da Alpeetako trilogia osatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu