Altadillek partida nagusia jokatuko du gaur Getxon
PALA. Bilbon jokatzen hasteko baimenaren zain, Asfedebiko palistek oso noizean behin herrietan jokatzen jarraitzen dute, eta gaur Getxon dute jaialdia (18:30). Partida nagusian Pablo Fustok eta Iñaki Garmak Aritz Altadill eta Vladimir Lujanen aurka jokatuko dute. Iruñeko aurrelaria da berritasun nagusia. Asfedebiko palistek Bilboko Aste Nagusian Miribillan jokatu ahal izatea espero dute, pilotaleku berriko kudeatzaile pribatua aukera zedin zain baitzeuden. Zazpi hilabete dira ez dutela Bilbon partidarik jokatu, eta orain arte ez diete Miribillan entrenatzen ere utzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu