Pilota

Altuna final-laurdenetarako sailkatu da, Retigiri 22-12 irabazita

Altunak aldea hartu du partida hasieran (7-0), eta errentari eutsi dio partida osoan.

jarraia151171.jpg
2018ko apirilaren 22a
19:14
Entzun

Jokin Altunak mendean hartu du Julen Retegi, 22-12ko emaitzarekin. Horrenbestez, Buruz Buruko Txapelketarako final-laurdenetarako sailkatu da pilotari amezketarra. Altuna hasieratik aurreratu da markagailuan. Retegik partidaren erditik aurrera gora egin duen arren, ez da aldea murrizteko gai izan.

Retegik lehen tantoa egiterako, zazpi zituen eginak Altunak. Errenta horri eutsi dio neurketan: 3-10, 6-14, 8-16, 10-18, 20-12 eta 22-12.

Pilotakada askoko tanto ikusgarriak eskaini dituzte pilotariek, baina Retegik Altunak baino akats gehiago egin ditu.

Altunak trebetasuna erakutsi du sakeak eramaterakoan. Pilotariak berak adierazi du jokaldia bereziki landu duela, eta "konfiantza" indartu duela ezker airean.

Final-laurdenetan, Mikel Urrutikoetxea izango du aurkari. Maiatzaren 1ean neurtuko ditu indarrak pilotari zaratamoarrarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.