PILOTA

Altuna finalerdietara

Amezketarrak 22-9 irabazi dio Iker Irribarriari. Olaizola II.a zain du finalerdian.

Jokin Altuna, Mikel Urrutikoetxearen aurkako partidan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 30a
19:44
Entzun

"Sekretu handirik ez dauka lau t'erdiko jokoak: sakea ondo atera, errestoan eta errematean asmatu, eta ondo defendatu". Jokin Altunak hala laburtu zion BERRIAri Iker Irribarriaren aurkako partidan egin beharrekoa, eta halaxe aritu da Donostiako Atano pilotalekuan. Amezketarra aramarra baino gehiago izan da, eta lau t'erdiko finalerdietan arituko da Aimar Olaizolaren aurka.

Bosna berdindu dutenetik, partida zeharo joan da Altunaren aldera. Apenas egin duen hutsik Amezketakoak, eta Irribarriak, ordea, ugari egin ditu. Horrela joan da aldea zabaltzen, 12-8 aurrena, 18-8 gero... azkenean, bederatzian utzi du Altunak Irribarria.

Beste finalerdian, Mikel Urrutikoetxea eta Oinatz Bengoetxea ariko dira aurrez aurre.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.