Pilota

Altuna III.ak ez dio aukerarik eman Zubietari (22-4)

Amezketarrak sakeari eta sake-erremateari esker irabazi du, eta Aimar Olaizola izango du aurkari buruz buruko txapelketaren final-laurdenetan

Jokin Altuna. A. C./ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko maiatzaren 11
19:01
Entzun

Jokin Altunak nagusitasun handiz irabazi dio Aitor Zubietari, Tolosan, Beotibar pilotalekuan. Emaitza bera da partidaren laburpenik onena: 22-4. Partida kaskarra izan da, 106 pilotakadakoa bakarrik, eta ordu erdi ere iraun ez duena. Altunak min handia egin du saketik —hamar tanto—, eta Zubietak errestoarekin asmatu duenean sake-errematea bilatu du. Zubieta, bitartean, ezinean aritu da. Etxarriko atzelariak parttidaren ondoren adierazi duenez, ez du berriz ere buruz buruko txapelketan parte hartuko.

Altuna III.ak Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du final-laurdenetan, larunbat honetan, Iruñean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.