PILOTA

Altuna III.ak jokatu egingo du

Amezketarrak azken proba bat egin du herriko frontoian, ezker sorbaldako minak jokatzen uzten dion edo ez jakiteko. Balekoa izan da, eta Erik Jakaren aurka ariko da igandean, Lau eta Erdiko Txapelketako bigarren finalerdian.

Jokin Altuna, atzo, pilota aukeraketan. GORKA RUBIO / FOKU
Julen Etxeberria.
2023ko azaroaren 3a
11:39
Entzun

Jokin Altunak Lau eta Erdiko Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko du igandean, Eibarren (Gipuzkoa), Erik Jakaren aurka. Amezketako (Gipuzkoa) aurrelariak azken proba egin du gaur goizean herriko pilotalekuan, ezker sorbaldan duen minak behar bezala jokatzen uzten dion edo ez erabakitzeko. Lehenbizi, Jon Erasun pilotari profesional ohiarekin aritu da beroketa lanak egiten, eta, ondoren, 45 minutu pasatxoan aritu da Jokin Etxaniz Aspeko zuzendari teknikoarekin. Proba balekoa izan da, eta amaitutakoan erabaki du jokatu egingo duela. «Min gutxixeago dut, eta, partidak duen garrantzia kontuan hartuta, kantxara irtetea erabaki dut. Daukadan guztia emango dut».

Jaka eta Altuna III.a igandean ariko dira. Larunbatean, berriz, Jon Ander Peñak eta Peio Etxeberriak jokatuko dute lehen finalerdia, Gasteizko Ogeta frontoian (17:00, ETB1). Biek lehen aldiz aritu nahi dute finalean: Peña II.a lehen aldiz ariko da finalerdietan; Peio Etxeberria, berriz, hirugarrenez jarraian. Aurrelari oldarkorrak dira biak, eta, horren ondorioz, nahi baino huts gehiago egiten dituzte. Gutxien egiten dituenak irabaziko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.