Altuna eta Martija txapelketa bikaina ari dira egiten. Bikote gazteena sendo ageri da, sei puntu lortu dituzte jada, eta aurrera egiteko aukera asko dute.
Nahiko estu hartu dituzte Lasok eta Albisuk, baina bizi-bizi jokatuz, ondo eutsi diete Altunak eta Martijak.
Zortzi partidetatik sei irabazi dituzte Aspekoek, eta kontrakoa Asegarcekoek: bi irabazi eta sei galdu.