Altuna-Martijak bolada txarra eten dute

Jokin Altuna. GORKA RUBIO / FOKU.
2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
PILOTA. Altuna III.a-Martijak 22-15 irabazi zieten atzo Ezkurdia-Ladis Galarzari Labriten, eta, horri esker, eten egin dute bolada txarra, galdu egin baitzituzten aurreko bost partidak. Oraindik, hala ere, atzean dira sailkapenean, hiru garaipen bakarrik baitituzte. Bat gutxiago dute Ezkurdiak eta Ladis Galarzak. Horiek ere txakalaldian dira, azken hiru neurketak galduta. Egun, bi garaipenen aldea dago laugarren eta bosgarren sailkatuaren artean. Gaur amaituko da jardunaldia. Elezkano-Reusta eta Irribarria-Zabaleta ariko dira Zumaian. Bost garaipen dituzte bi bikoteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.