Pilota

Altuna sailkatu da finalerdietara, Victorri 22-9 irabazita

Altuna III.ak Bengoetxea VI.a izango du aurkari lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoan. Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute beste kanporaketa.

Jokin Altuna, lau eta erdiko ligaxkako partida batea, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko urriaren 28a
08:24
Entzun

Erraz gailendu zaio Jokin Altuna Victorri, lau eta erdiko txapelketarako finalerdietara sailkatzeko neurketa erabakigarrian. Partida berdinduta hasi badute ere, launa berdindu ondoren, 14-4 alde egin du amezketarrak markagailuan. Hortik aurrera, aldeari eutsi dio.

Akats asko egin ditu pilotari errioxarrak. Behartu gabeko pilotak galdu ditu, eta aukerakoetan ez du min egiten asmatu. Altunak nahikoa izan du defentsan ongi artizearekin. Asko arriskatu gabe lortu du partida irabaztea.

Altunaren garaipenarekin, osatuta gelditu da lau eta erdiko txapelketako finalaurrekoen kartela. Altunak eta Bengoetxeak jokatuko dute finalerako txarteletako bat, eta Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak bestea.

Pilotari amezketarrak adierazi du gaur baino "gehiago" jokatu beharko duela finalerdietan aurrera egingo badu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.