Buruz buruko txapelketa

Altunak eta Ezkurdiak baztertu egin dituzte pilota bizienak

Gustuko pilotak izango dituzte buruz burukoeren finalerdian, eta ez batak ez besteak ez du presiorik sumatzen

Jokin Altuna, pilotak probatzen Bilboko pilotalekuan. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko maiatzaren 10a
12:35
Entzun

Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak zintzo onartu dute euren helburuetan ez zela sartzen buruz burukoaren finalerdietan sartzea. Igandeko partidarako pilota aukeraketan onartu dute biek, Bilboko pilotalekuan, eta horregatik bat egin dute presiorik sentitzen ez dutela esatean. Apustuak parean irtengo dira, ez dago faborito garbirik, hala ere Altuna ez da iritzi bereko. «Niretzat Joseba da faboritoa, eskarmentu gehiago du, eta adin hobea. Nire ustez pilotariek hobetu jokatzen dute 28 urterekin 22rekin baino».

Pilotekin ez da arazorik egon. Joseba Ezkurdiak denbora guztia agortu du, baina esan duenez ez du arazorik izan. «Pilota indartsuak» aukeratu ditu, luze jokatzekoak. Jokin Altunak ere gustuko pilotak aurkitu ditu, baina beldur zen aurkariak aukeratuko zituenarekin —berak aukeratu du lehenbizi—. «Hasieran, saskian, bi pilota oso bizi zeuden, baina Ezkurdiak baztertu egin ditu. Horrek lasaitu egin nau».

Partida igandean jokatuko da, eta sarrera asko gelditzen dira salgai. Zaila da Bilboko pilotalekuak dituen 3.000 eserlekuak betetzea. Irabazleak buruz buruko lehen finala izango du, eta Danel Elezkanok eta Aimar Olaizolak larunbatean jokatuko dute partidako irabazlea izango du aurkari

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.