Pilota-Buruz buruko txapelketa

Altunak ezustekoa eman du Atanon (22-16)

7-0 galtzen hasi arren, Urrutikoetxea baino gehiago izan da eta buruz buruko txapelketako final-laurdenetarako sailkatu du

Join Altuna tanto bat ospatzen. M. R. / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko maiatzaren 1a
07:14
Entzun

Markagailua. 7-0, 7-3, 8-3, 8-4, 10-4,0 10-5, 11-5, 11-9, 14-9, 14-14, 14-21, 16-21 eta 16-22.

Buruz buruko txapelketako final-laurdenak ezustekoz josita egon dira, eta Jokin Altunak eman du azkena. Lau zerrendaburuek euren partidak galdu dituzte. Altuna 22-16 nagusitu zaio Mikel Urrutikoetxeari Donostian, eta Joseba Ezkurdia izango du aurkari finalerdietan.

Altuna behetik gorako bidea eginda irabazi du. Urrutikoetxea 7-0 aurreratu da, luze jo eta nagusi izanda. Aise irabaziko zuela zirudien, Altuna eroso ez zebilelako. Amezketakoak, baina, sakea lortu eta apurka partidan sartzen joan da (11-9). Sakea izan da gakoetako bat, zortzi tanto egin ditu saketik eta asko behartu du.

Urruti, baina, suspertu egin da, eta 14-9raino ihes egitea lortu du. Altuna, baina, hazita zegoen. Askoz oldarkorrago jokatzen hasi da, errematea ausartago bilatuz. Bikain sakatzen jarraitu du eta hamabi tanto egin ditu jarrian (14-21). Urruti lotuta zegoen, urduri. Aurkariaren bolada etetea lortu du, baina arriskatzearen poderioz txapara bidali du pilota azken tantoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.