6.850 metro ditu Ama Dablamek, eta, hasiera batean, atzo ekin behar zioten gailurrerako bideari. Azkenean, ordea, elurra zela eta, gaurko utzi zuten.
Espedizio hori Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak babestu du, eta kirol helburuez gain beste bat ere bazuen: Nazio Batuen giza-eskubideen aitortza euskaraz eta nepaleraz idatzita gailurrean paratzea.
Mendia
Ama Dablamgo espedizioak iritsi du gailurra
Juanito Oiartzabal, Alberto Zerain, Eneko Pou eta Juan Ramon Madariagak osatutako espedizioak iritsi du Ama Dablamgo gailurra Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Telefonoarekin arazoak zituzten espedizioko kideek, eta bakar-bakarrik baieztatu ahal izan dute Oiartzabal gailurrean zela, eta igoera gaitza egin zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu