Amador Granado, Pistako Munduko Txapelketan
TXIRRINDULARITZA. Amador Granado Bilboko txirrindulari paralinpiarrak gaurtik aurrera korrituko den Pistako Munduko Txapelketan hartuko du parte, Montichiarin (Italia). Granadok MC3 mailako gaitasun eza dauka, eta 2009an Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin abiadurako proban, eta seigarren gelditu zen kilometroaren proban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu