Amerika Kopako finala zehaztu da: Txile eta Argentina ariko dira

2015eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Txileko Amerika Kopak badu bigarren finalista: Argentina. Paraguairen aurka jokatutako bigarren finalerdian, golak izan dira protagonista, eta 6-1eko emaitzarekin nagusitu dira argentinarrak. Lehen zatian, Paraguaik nola edo hala eutsi dio, baina azkenerako astindu ederra jaso du. Di Mariak (bi aldiz), Aguerok, Pastorek, Rojok eta Higuainek sartu dituzte argentinarren golak.

Txilek eta Argentinak indarrak neurtuko dituzte etzi (22:00). Inoiz ez dira aritu elkarren aurka Amerika Kopako final batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.