Hona hemen, aurrerapen bezala, Amets Txurrukaren esan batzuk:
- “Espero ez nuen kolpea izan da [Euskaltel-Euskadik kontratua ez berritzea], baina aurrera begiratu nahi dut. Mundua ez da hemen amaitzen”.
- “Asko kostatu zaigu honaino iristea, eta horrelako erabaki batengatik ez dut utziko txirrindularitza”.
- “Batean eta bestean galdezka hasitakoan, ezin zuten sinetsi taldetik kanpo utzi nindutela. Brometan ari nintzela uste zuten hasieran”.
- “Arnasa luzeko txirrindularia naiz, eta itzuli luzeak dira egokienak niretzat. World Tourreko taldeek eskain dezakete hori”.