Amezketako Zazpi Iturri taldeak eraman du aurten ere BERRIAren Txapelketa, Bidaniko Aurrera Saiazen kontrako finala 2-1 irabazita, Hernanin. Lehen bi partidak berak bereganatu ditu: kadeteetan 22-7 lortu du garaipena eta gazteetan 22-10. Nagusietan Aurrera Saiaz izan da gailen: 10-22.
Jokin Altuna eta Ander Eratsun aritu dira kadeteetan Zazpi Iturrin, eta Julen Chiapuso eta Egoitz Aburuza Aurrera Saiazen. Gazteetan Iker Iribarria-Xabier Tolosak (Zazpi Iturri) eta Eneko Labaka-Jon Elustondok (Aurrera Saiaz) jokatu dute. Nagusietan Iraitz Olaetxea-Jokin Sanchezek (Zazpi Iturri) eta Xabier Urbieta-Xabier Telletxeak (Aurrera Saiaz).
BERRIAren Txapelketako hirugarren titulua du Amezketako taldeak. Beste biak iaz eta 2004an irabazi zituen.