Futbola

Amorebietak lau sasoirako kontratua sinatu du Fulhamekin

Athleticeko erdiko atzelariak eta klubak ez dute akordiorik lortu jokalariaren kontratua berritzeko. 

2013ko maiatzaren 22a
15:04
Entzun

Fernando Amorebietak Fulham Ingalaterrako taldean jokatuko du datozen lau denboraldietan. Athleticeko erdiko atzelariari sasoi honen amaieran amaitzen zaio kontratua, eta klubarekin izan dituen negoziaketetan ez du akordioa lortu hitzarmen hori luzatzeko. Klubak eskaintza egin zion, baina jokalariak ez zuen erantzun, eta azkenean eskaintza kentzea erabaki zuen Athleticek. 

Amorebietak 28 urte ditu, eta zortzi sasoi daramatza lehen taldean jokatzen. Guztira 254 partida jokatu ditu, eta lau gol sartu. Zortzi partida jokatu ditu Venezuelako selekzioarekin, eta lau Euskal Selekzioarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.