Amorebietak zail du hilaren 18an jokatzea
ATHLETIC. Fernando Amorebieta ez zen aritu atzoko entrenamenduan, pubiseko arazo batzuengatik. Atzo goizean egindako erresonantzia magnetikoak lehen mailako zuntz haustura antzeman zion eskuin erdiko adduktorean. Hausturaren erruz, ziurrenik ezin izango du Europa Ligako atarikoko joaneko partida jokatu, hilaren 18an. Aurkaria ostiralean ezagutuko du Athleticek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu