Ampo Ordiziak eta Getxo Arteak irabazi egin dute
ERRUGBIA. Bizkaia Gernikak larunbatean egin bezala, Ampo Ordiziak eta Getxo Arteak irabazi egin zuten Ohorezko Mailako bosgarren jardunaldian. Gipuzkoarrek astindua eman zieten etxean Aldobendasi (55-26), eta bigarren dira sailkapen nagusian, hemeretzi punturekin. Bizkaitarrek, bestalde, pauso handia eman zuten mailari eusteko lehian, Vigori 8-14 irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu