Euskal Herriko Itzulia. Azken etaparen kronika. Guadalupetik

Karabieta eta Ixua gogoan

Juanma Garate.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Robert Gesinkek erakutsi du fedea eduki behar dela beti. Segi egin behar dela, sinetsi. Asko hobetu du erlojupekoetan, eta irabazteko faboritoen artean Andreas Kloeden bakarrik izan da hura baino hobea. Guk badakigu zer daukagun esku artean, eta horregatik geneukan Robertekiko hainbesteko fedea. Dutxatzen ari ginela esan diot gogoratzeko Karabietan eta Ixuan zenbat sufritu zuen. Pentsa, bi egun geroago podiumera igo da, eta, ia-ia, bigarren koskara. Iraupen lasterketa da txirrindularitza, eta buruak zerikusi handia dauka.

Kazetariek ez zeukaten fede handirik Robertekin, ez zuten faboritotzat jotzen. Uste dut egunotan nik aipatu dudala gehien bere izena, baina pixkanaka ari da bere lekua egiten.

Eta zer esango dizuet ba Kloedeni eta Hornerri buruz! Beteranoak dira, baina izugarrizko motorea daukate barruan. Iaz, Hornerrek 38 urterekin irabazi zuen Itzulia, eta Kloedenek 35ekin eskuratu du. 24 urteko gazte bati aurrea hartu diote biek, eta hori ez da broma. Egunerokoan gertatzen den bezala, kirol munduan ere atzeratuz doa erretiratzeko adina. Eta neure burua da adibiderik onena. Urteak igaro ahala, ez dut uste beheraka noanik. Alderantzizkoa gertatzen ari zaidala esango nuke; erlojupekoa da adibiderik onena. Ez dut bete-betean egin, baina nahiko denbora onarekin amaitu dut. Horrek konfiantza emango dit etorkizunerako.

Bi eguneko atsedena hartuko dut orain etxean, eta etzi goizean Gaztela eta Leongo Itzulira joango naiz. Flecha, agian, ez dut egingo, baina Lieja bai; nire urtebetze egunean! Eta, ondoren, jada, Tourrari begira jarriko gara. Aste honetan pauso handia eman dugu Tourrerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.