Harrituta geratu nintzen atzo eguerdian, bazkaltzera joan ginenean. Han sartu ginen hoteleko jatetxean, eta ahozapiak arrosa kolorekoak zirela konturatu ginen. Arrosak, Giroa hasi delako. Ikusgarria da egun batetik bestera gauzak nola alda daitezkeen ikustea. Bai, herenegun nabari zen Giroa hastear zegoela, baina atzokoa... Vaporettoa hartu bitartean 10 bat kilometro egin genituen autoetan, eta hura harrigarria zen. Den-dena arrosaz jantzita zegoen, eta mundu guztia Giroarekin lotura duten oroigarriak saltzen ari zen. Niri ez zait gehiegizkoa iruditzen. Lasterketa guztietan hemen gertatzen dena gertatuko balitz, askoz ere hobeto. Ez dakit; Euskal Herrian sanferminak ospatzen baldin badira, hemen Giroa.
Jendea izarren eta txirrindularien peskisan dago beti. Atzo, Lidora iritsi bezain pronto, autobusera joan ginen, irteerara hurbiltzeko. Bada, jende mordoa zegoen gure autobusaren bueltan; eta gu harrituta. «Zer gertatzen da?». Kontua zen gure autobusaren ondoan Astanakoena zegoela, eta, nola ez, bada, 200 pertsona horiek Lance Armstrong ikusi nahi zuten, eta gu ere amerikanoa noiz azaldu zain geratu ginen.
TXIRRINDULARITZA. Ahozapi arrosak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu