TXIRRINDULARITZA. Akrobaziak egiten

Iban Maioz.
2009ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Atzoko etapan hegazkin base batean sartu ginen. Gu harrituta, baina badakizue nolakoak diren italiarrak... Ba sartu ginen, eta derrepentean han agertu ziren atzetik aurrera eginez hamar bat hegazkin, ziztu bizian. Baina kontua ez zen hor amaitu, izan ere, hegazkin horiek kea bota zuten, eta ke horrekin Italiako bandera marraztu. Berdea, zuria eta gorria. Izugarri maite dute Giroa.

Ba hegazkinen akrobazia horiek harrituta utzi ninduten, eta horretan pentsatzen egin nituen kilometro dezente. Harik eta etapa bukaerako zirkituan sartu ginen arte. A zer nolako zirkuitua... Eta, halako batean, helmugara heltzeko hamabost bat kilometro falta zirenean, erorikoa. Ez dakit, 40 lagun eroriko ginen. Eskerrak beste txirrindulari batzuen gainera erori nintzela... Baina une horretan pentsatu nuen txirrindulariok ere akrobaziak egiten ditugula bizikleta gainean goazenean. Izan ere, 200 txirrindulariko tropelean eroriko gehiago ez gertatzea... Nahikoa akrobatak gara gu ere. Hori bai: akrobatarik onenak ere ezin izango zuen nire erorikoa saihestu. Gainera, hegazkineko pilotuek ez bezala, gu paraxutik gabe ibiltzen gara. Eta bada alderik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.