TXIRRINDULARITZA. Cipollini gurekin

Iban Maioz.
2009ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Aspertu, behintzat, Giroan ez gara aspertzen. Egunero bada zerbait. Atzo, esaterako, Mario Cipollini handia sartu zen tropelean. Eguneko lehen mendatetxoa gainditu eta gero izan zen. Han agertu zen tipoa, eta tropelaren muturrerantz jo zuen. Ez dakit, baina 10 bat kilometro egingo zituen gurekin batera. Hor ibili da, txantxetan, LPRkoekin-eta hitz egiten. Pixkanaka-pixkanaka atzerantz joan da, eta gure ondotik pasatzerakoan harrituta geratu gara. 42 urte dauzka jada, baina sekulako planta dauka oraindik ere gizonak.

Halere, egunero ikusten dugu irteeretan eta helmugetan. ISD talderentzat lan egiten duela uste dut. ISDekoen kulotetan, behintzat, Cipollini jartzen du. A zer nolako tipoa! Egia esan, haren ondoan ibiltzeak beldurra eman behar zuen bere garaian...

Tropelean inor ez da asaldatu, eta denok umore onez hartu dugu. Dena den, batzuetan zikloturistak sartzen zaizkigu tropelean, eta jendea urduri jartzen da. Izan ere, Cipollinik badaki tropel barruan ibiltzen, baina zikloturista bat ez dago ohituta, eta egundoko triskantza eragin dezake. Oihuka botatzen ditugu tropeletik! Kar-kar! Futbol zelaietan jendea biluzik ateratzen den bezala, bada guri horrelaxe sartzen zaizkigu tropelean. Orain? Orain ahal dena egitera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.