TXIRRINDULARITZA. 'Gruppetto, gruppetto!'

Iban Maioz.
2009ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Tropel nagusian heldu nintzen, atzo, eguneko azken mendatearen oinera, eta, hortaz, ez nien lehen mendatean entzundako oihuei kasurik egin. Hor hasi ziren batzuk: «Gruppetto, gruppetto!». Hori entzuten duzun bakoitzean badakizu zer gertatzen den. Ondo ez daudenek, esprinterrek edo etapa lasai hartu nahi dutenek egiten dute oihu. Horrek esan nahi du helmugara iristeko taldetxo majoa sortu nahi dela. Izan ere, pentsa lehen mendatetik helmugara arteko bidea bakarrik egitea... Hobe taldean, ezta?

Gero sortzen dira, aldi berean, bestelako grupeto-ak. Azken aurreko mendatean geratzen bazara, ba hor ere taldetxoak bilatzen dituzu helmugara iristeko. Izan ere, kasu horretan ez dauka garrantzirik galdutako denborak. Ez zara bete-betean joaten, baina geldi ere ez. Dena den, sailkapen nagusian aukerarik ez baldin badaukazu, behin hamar minutu galduta berdin zaizu hogei galtzea. Noski, poz txikia hartzen duzu nagusian 70. postutik 55.era jauzi egiten duzuenean; baina hori, txikia da poza. Gainera, taldean ez dizute hori eskatzen. Nahiago izaten dute, behin atzean geldituta, hurrengo egunerako indarrak gordetzea.

Halere, atzo nekez gorde zitezkeen indarrak. 265 kilometro egin genituen, nire kontagailuaren arabera; eta batez besteko abiadura 40koa izan zen... Behin bakarrik egin ditut kilometro gehiago. Milan-San Remon izan zen, orain bi urte, baina ez zeukan zerikusirik atzokoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.