Ander Garitano da gaurtik Zaragoza Espainiako Lehen Mailako taldearen entrenatzailea. Klubak kargutik kendu zuen atzo Victor Fernandez, eta gaur jakinarazi du zein den entrenatzaile berria.
Deriokoa (Bizkaia) da Garitano eta otsailean 39 urte egingo ditu. Ia zazpi urtean jokatu zuen Zaragozan (1995-2002), eta aurrez urteetan izan zen Athleticeko jokalaria (1987-1995).
Azken urteetan Zaragozako gazteen taldeak entrenatzen aritu da. Orain arte ez du puntako talderik zuzendu.
Futbola
Ander Garitano, Zaragozako entrenatzaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu