Ander Herrera lanera itzuli da, baina Iturraspek gripeak jota jarraitzen du

2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Ander Herrera gainontzeko taldekideekin entrenatu zen, atzo. Iturraspek, ordea, gripeak jota jarraitzen du, eta zalantzan dago haren parte hartzea etzi jokatuko den Espainiako Kopako finalean. Zelai erdiko postuetan bi jokalari ezin garrantzitsuagoak dira Marcelo Bielsaren hasierako hamaikakoan.

Ordezko jokalariekin batera aritu zen Herrera atzoko lan saioan, eta Ibai Gomezek bete zuen hark utzitako lekua ohiko jokalarien artean. Bartzelonaren aurka, ordea, Herrera hasierako hamaikakoan izango da ia ziur. Iturraspe, aldiz, ikusteko dago garaiz osatzeko moduan izango den ala ez. Ezin badu jokatu, bi aukera izango lituzke Bielsak. Bata Ibai Gomez ezker hegalean kokatzea, eta Muniainek zelai erdiko lanak betetzea, edo Ekiza atzean kokatzea eta Javi Martinez zelai erdira pasatzea. Gogoratu, Bartzelonan ere min hartuta daudela Dani Alves eta Carles Puyol.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.