Ander Herrerak Athleticen jokatuko du datorren denboraldian
Ander Herrera Athleticen ariko da datorren sasoian. Zaragozak eta talde zuri-gorriak akordioa lortu dute: Athleticek zazpi milioi euro eta erdi inguru ordainduko dizkio Espainiako taldeari. Jokalaria eta Athletic ere ados daude, eta kontratua sinatzea bakarrik falta da. Herrera orain 21 urte jaio zen, Bilbon, baina denbora gutxi egin zuen Euskal Herrian; azkar joan zen Zaragozara, aitak han jokatzen baitzuen —egun, Zaragozako idazkari teknikoa da haren aita—. Harrobian jokatu ondoren, 2008-09ko sasoian egin zuen debuta lehen taldearekin, Bigarren Mailan. Ordutik 55 partida jokatu ditu Ligan (37 Lehen Mailan), eta bost gol sartu. Athletic bitan saiatu da hura fitxatzen. Hirugarren ahaleginean lortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu