Ander Herreraren fitxaketa baieztatu du klubak
ATHLETIC. Athleticek eta Zaragozak atzo egin zuten ofizial Ander Herrerak talde zuri-gorrian jokatuko duela uztailaren 1etik aurrera. Erdilari bilbotarrak bost denboraldirako kontratua sinatuko du Athleticekin, 2015-2016 sasoira arte. Lehen hiru denboraldietan 36 milioi euroko etete-klausula izango du, eta azkeneko bietan 40 milioi eurokoa. Herrerarena da Athleticek bere historian egingo duen bigarren fitxaketarik garestiena. 11 milioi euro ordain ditzake —lau orain, beste lau sasoiaren amaieran eta beste hiru hainbat aldagairen arabera—. Roberto Riosena da inoizko fitxaketarik garestiena: hamabi milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu