Ander Vilariño, Europako Nascar txapelketara
AUTOMOBILISMOA. Ander Vilariño gidari hondarribiarrak Europako Nascar txapelketan parte hartuko du. Hamabi lasterketa jokatuko dira, Frantzian, Ingalaterran, Belgikan eta Herrialde Katalanetan, eta lehen hiru sailkatuek AEBetako Nascar txapelketako lizentzia jasoko dute. Irabazleak, halaber, AEBetako Nascar txapelketan aritzeko aukera izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu