Ander Vilariñok lidergoa sendotu du, Span irabazita
AUTOMOBILISMOA. Ander Vilariñok Europako Nascar Txapelketako laugarren garaipena lortu zuen atzo, Spa-Francorchampseko zirkuituan (Belgika). Garaipen horrekin, gidari hondarribiarrak sendotu egin du lehen postua sailkapen nagusian, lasterketa batean izan ezik beti izan baita nagusi. Txapelketa irabazten duenak sari potoloa izango du: AEBetako Nascar Txapelketako proba batean parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu