Futbola

Anderlechten aurka ariko da Athletic Europa Ligako final-hamaseirenetan

2009ko abenduaren 18a
14:08
Entzun
Belgikako Anderlecht taldea izanen da Athleticen aurkaria Europa Ligako final-hamaseirenetan. Hala egokitu zaio gaur Nyonen (Suitza) egin den zozketan. Joaneko norgehiagoka San Mamesen jokatuko dute otsailaren 18an, eta itzulerakoa, berriz, 25ean Bruselan.

Sailkatze ligaxkan Athletic L multzoan bigarren gelditu zen, Werder Bremen talde alemaniarraren gibeletik, eta Nacional portugaldarraren eta Austria Viena austriarraren aitzinetik.

Anderlechtek, berriz, lehenengo postuan bukatu du A multzoan. Amsterdamgo Ajaxen, Dinamo Zagreben eta Timisoararen aitzinetik sailkatu da, eta partida bakarra galdu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.