Andre Greipel nagusitu da Down Under itzuliko bigarren saioan

Erredakzioa
2008ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Andre Greipel alemaniarrak irabazi du Down Under itzuliko bigarren saioa, esprintean. High Road talde apalean korritzen ari da aurten Greipel, eta garaipen handia eman dio bere taldeari. Graeme Brown eta Allan Davis australiarrak menderatu zituen Greipelek esprintean, eta Igor Astarloa izan zen lehen euskalduna Hahndorf hiriko helmugan. Ermuarra 11. postuan sailkatu zen. «Garaipen hau bolada on baten hasiera izatea nahi nuke. Onenen mailara ibil naitekeela jabetu naiz, eta denboraldi osoan antzera jarraitzea espero dut», esan zuen Greipelek etapa bukaeran.

Greipelen garaipena bezain azpimarragarria izan zen Australian atzo eduki zuten beroa. 40 gradutik gora egin zuen hotzberoak, eta etapa nahiko lasaia izan zen. Helmugan bildutako puntuei esker lidergoa eskuratu du Graeme Brownek, Mark Renshaw herrikidearen kaltean. Hirugarren etapak Unley eta Victor Harbor hiriak lotuko ditu (139 kilometro). Mendaterik gabeko etapa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.