Uzta ederra darama Andre Greipel txirrindulari alemaniarrak (Lotto-Belise) Down Under tourrean. Hiru etapetatik bi lortu ditu. Azkena, atzo bertan. Unley eta Victor Harbour artean jokatu zen hirugarren etapa esprintean erabaki zen. Helmugako argazkia ere behar izan zuten epaileek. Zalantzak zalantza, irudiek garbi erakutsi zuten alemaniarra Yauheni Hutarovitxek (FDJ- BigMat) baino lehenago sartu zuela gurpila helmugan. Hirugarren, Edvald Boasson Hagensailkatu zen (Sky), denbora berean.
Sasoi hasiera bikaina ari da egiten Greipel. Asteleheneko eta atzoko etapa garaipenez gain, iragan igandean ere bera izan zen Down Under klasikoan azkarrena. Eguneko ihesaldia lau txirrindularik osatu zuten, baina, helmugarako 40 kilometro falta zirela harrapatu zituen tropelak.
Gorka Izagirre (Euskaltel-Euskadi), zeina atzo arte sailkapeneko 11. postuan zen, Greipel iritsi eta 1:54ra heldu zen, eta, beraz, Ruben Perez da orain (Euskaltel-Euskadi) tropeleko lehen euskal tirrindularia: 31. postuan dago.
Andre Greipelek bigarren garaipena lortu du Down Under itzulian
Alemaniarrak lidergoa berreskuratu du, etapa irabazteagatik lortu duen gainsariarengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu