PILOTA

Andre Mari Zuria torneoa, abuztuaren 4tik 8ra

Gasteizko Ogeta pilotalekuan, Olaizola II.aren eta Irujoren arteko partida antolatu dute feriaren lehendabiziko egunerako. 

2012ko uztailaren 24a
16:11
Entzun

2012ko Andre Mari Zuria feriari hasiera emateko, primerako partida jarri dute aurten antolatzaileek: Buruz Buruko Txapelketako finaleko errebantxa. Hala, finala jokatu zuten Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren arteko errebantxa izango da ikugai Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Partida guztiak abuztuaren 4tik 8ra jokatuko dira. 

Aurkezpen ekitaldian izan dira Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendaria eta torneoan parte hartuko duten jokalariak. Abuztuaren 5ean Euskadi goza ezazu Andre Mari Zuria torneoko lehen finalerdia jokatuko da: Titin III.a eta Zubieta, Bengoetxea VI.a eta Beginoren aurka. Hurrengo egunean, bigarren finalerdia izango da: Olaizola II.a - Beroiz eta Irujo - Barriola. Abuztuaren 7an, Rosado Homenaje desafioa egingo dute, Aspe enpresako pilotariak, Asegarcekoen aurka. Lau t'erdian, Saralegi Idoateren aurka; binaka, Berasaluze VIII.a eta Albisu, Xala eta Merino II.aren kontra, eta buruz burukoan, Olaetxea lehiatuko da Aritz Lasarekin.

Azken egunean, abuztuaren 8an, finala jokatuko da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.