Augustako Masterseko (Georgia, AEB) jaka berdea irabazi du Angel Cabrera argentinarrak.
Kenny Perry eta Chad Campbellekin batera berdinduta egon da azken unerarte baina azkenean play off-ean 276 kolperekin garaipena lortu du. Perryk irabazi izango balu Augustako txapelketako historiako txapeldunik zaharrena izango zen; 48 urte ditu.
Lehenengo aldia da latino-amerikar batek txapelketa hori irabazten duena. 2007. urtean Amerikako Estatu Batuetako Opena irabazi zuen Cabrerak, eta gaurko garaipenarekin, bi txapelketa horiek irabazi dituen lehenengo argentinarrean bihurtu da.
Golfa
Angel Cabrerak irabazi du Augustako Mastersa
Lehenengo aldia da latino-amerikar batek txapelketa hori irabazten duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu