Hamarreko talde hori denbora berean sartu da helmugan; 3 ordu 58 minutu eta 53 segundo zenbatu dizkiote Vicioso irabazleari. 25 laguneko hurrengo tropel handia, berriz, 27 segundo beranduago ailegatu da.
Eibarren gaur abiatu eta hilaren 5era arte, 13 taldetako 104 txirrindulari gurean izango dira, lehian. Euskal Bizikleta Pro-Tour ligatik kanpo geratu zen, eta ez da aurreko urteetan bezain txirrindulari ezagun piloa etorri, baina liga horretatik kanpo dauden taldeentzat itzuli garrantzitsuenetakoa da. Gaurko etapa 13:30ean abiatu da Eibartik (Gipuzkoa), eta bost eta erdien bueltan amaitu da Sopelan (Bizkaia)
Euskal Bizikletan izango diren taldeetatik hiru bakarrik dira Pro-Tour Ligakoak, Kontinental mailakoak beste bederatzi talde, eta Orbea, profesional mailakoa. Euskal Herriko Euskaltel-Euskadi, eta Espainiako Liberty eta Saunier Duval dira Pro-Tour Ligakoak, baina talde horien zortzikoa ez da bil dezaketen indartsuena, ezta gutxiago ere.
Pro-Tour Ligatik kanpo dauden taldeen parte-hartzea ondo aztertu behar da, haien jardunak emango diolako bizitasuna Euskal Bizikletari, ondo bidean. Kaiku taldeak, adibidez
Euskal Bizikleta
Angel Viciosok irabazi du aurreneko etapa
Azken metroetara elkarrekin iritsi diren hamar txirrindulariek esprin gogorrean lehiatu dira helmugara ailegatzean, eta Angel Vicioso nagusitu da lasterraldi horretan: berak irabazi du Euskal Bizikletaren lehen etapa. Haren atzetik Bru izan da bigarren, Rodriguez hirugarren, Astarloa laugarren, Martinez bostgarren, eta ihesaldi luzea egin duen Iñaki Isasi seigarren —5. kilometroan alde egin du—. Etapa gorabeheratsua izan da, ihesaldi saio askokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu