Erlojupekoa zen gaur Emakumeen Biran, bigarren etapa, Agurain eta Gasteiz artekoa, 26 kilometro eskas. Sailkapen nagusian aldaketak ekartzea espero zen, eta halaxe gertatu da. Annemiek van Vleuten izan da nagusi Gasteizen, munduko txapelduna, 34:00ko denborarekin. Bigarren Anna van der Breggen geratu da, 14 segundu gehiago behar izan ditu; eta hirugarren Lisa Brennauer, 34:44ko denborarekin.
Hurrenkera horretan geratu da sailkapen nagusia ere. Van Vleuten jarri da lider, erlojupekoan ateratako aldeari esker.