FUTBOLA

Anoeta eraberritzeko lehiaketa, bertan behera

Kontratuko Helegiteen Administrazio Organoak (OARC) onartu egin du Optima Sport Media Madrilgo kirol azpiegitura enpresak eta Fernando Goñi abokatuak Donostiako Udalak Anoeta eraberritzeko deitutako lehiaketaren aurka jarritako helegitea.

Anoetako estadio berriaren maketa. REALA
2015eko otsailaren 11
15:08
Entzun

Optima Sport Media enpresak eta Fernando Goñi abokatuak aurkeztutako helegitearen arabera, «irregulartasunak» daude lehiaketan. Zein irregulartasun?Optima Sport Media enpresak eta Fernando Goñi abokatuak egindako txostenak dio lehiaketan «erraztasun guztiak» jarri dizkiotela Realari irabazlea bera izateko eta, ondorioz, Anoeta eraberritzeko arduraduna bera izateko. Txostenak, halaber, azpimarratu du Anoeta estadioa eraberritzeko lehiaketara aurkezteko asmotan ziren beste enpresentzat «zailtasunak» besterik ez zeudela. «Gutxitan ezagutu izan dira hain kasu lotsagarriak. Realari egokiturik dago lehiaketa».

Donostiako Udalak bihar goizean emango ditu azalpenak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.