errugbia

Anoeta estadioak Top 14ko partida bat hartuko du gaur lehenengoz

Baionaren eta Stade Francaiseren artekoa izango da gaurko lehia.

2009ko abuztuaren 21a
13:49
Entzun
Errugbia Donostiako Anoeta estadiora itzuliko da gaur, bi urte ostean. Gainera, lehenengoz Frantziako Top 14ko partida bat hartuko du, Baiona eta Stade Francaiseren aurkakoa, hain zuzen ere. 20:30etan hasiko da lehia.

Frantziako Ligak hartutako erabakiaren arabera, txapelketako partidak atzerrian jokatzeko aukera dago, eta euskal taldeek partida nagusiak Euskal Herrira zabaltzeko baliatuko dute.Orain arte Anoetan ikusiriko lau partidak Miarritzek jokatuak izan dira. Baionakoak, beraz, historian lehen aldiz egingo dute bisita Anoetara.

Miarritzeren eta Baionaren arteko derbia ere Donostian jokatuko da, hori bai, Miarritzeri etxean jokatzea tokatzen zaionean bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.