Anaitasuna Antequeraren aurka ariko da gaur arratsaldeko zazpietan, Arrosadian. Asobal Ligako 13. jardunaldiko partida jokatuko dute bi taldeek. Etxekoek azken hiru neurketak galdu egin dituzte, eta sailkapeneko azken postuak saihesteko borroka horretan. Antequera aurkari zuzena dute. 13. postuan daude nafarrak, eta 15. postuan aurkariak.
Aitor Etxaburu entrenatzaileak badaki gaurko partidak zer nolako garrantzia duen taldearentzat. Neurketa orekatua izango dela uste du. Halere, «ez du ezer erabakiko» bere esanetan, liga amaitzeko denbora asko falta delako. Eibartarra ez da aurkariarekin fio: «Sailkapeneko beheko postuetan egonagatik, Granollers edo Valladolid bezalako taldeen aurka puntuak lortu ditu, eta horrek asko esan nahi du taldeak duen kalitatearen inguruan». Irailaz geroztik min hartuta egon ondoren, Maxi Canciodeialdian sartu ahal izango du Etxaburuk. Aste honetan arazorik gabe aritu da taldearekin entrenatzen. Dena den, partida aurreko proba egin arte eibartarrak ez du argituko neurketa jokatuko duen ala ez.
Antequerari irabaztera behartuta dago Anaitasuna gaur, etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu