txirrindularitza

Antonek Gaztela eta Leongo Itzuliko lidergoa galdu du

Contador da lider berria, gaurko erlojupekoa irabazi ostean.

2010eko apirilaren 17a
18:03
Entzun
Alberto Contador (Astana taldea) da Gaztela eta Leongo Itzuliko lider berria, laugarren etapan Ponferradan hamabost kilometroko erlojupekoa irabazi ondoren. 20.30eko denbora egin du.

Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) gaur lider atera da -atzo erdietsi zuen lidergoa-, baina 21.24 egin eta aurreneko postua galdu du. Ondo aritu da, hala ere, hirugarren izan baita. Erlojupekoaren aurretik hamahiru segundora zeukan Contador. Honengandik 41 segundora dago orain, sailkapenean bigarren.

Bihar bukatuko da itzulia, eta ibilbide lau samarra izango dute. Gaztela eta Leon bi aldiz irabazita dago Contador.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.