Futbola

Antonio Puerta Sevilla taldeko jokalaria hil egin da

Igandean konorterik gabe amildu zen Espainiako Ligako lehen partida jokatzen ari zela, bihotzeko arazoek eraginda. 22 urte zituen.

2007ko abuztuaren 28a
17:09
Entzun
Igandetik Sevillako (Andaluzia, Espainia) erietxe batean hil edo bizi egon ondoren, Antonio Puerta Sevilla futbol taldeko jokalaria gaur arratsaldean hil da.

Igandean, Getaferen aurkaEspainiako Ligako lehen partida jokatzen ari zela zerraldo erori zen lurrera, Sevillaren futbol zelaian. Ondoez horretatik suspertzea lortu zuten, eta bere kabuz irten zen zelaitik. Aldagelan, ordea, ondoeza izan zuen berriro eta bihotza geratu zitzaion. Desfribiladore bati esker berriro suspertzea lortu zuten, eta erietxera bizirik eramatea. Arestian aipatu bezala, Sevillako erietxe bateko arreta intentsiboko unitatean egon da ordutik, gaur arratsaldean hil den arte.

Puertak 22 urte zituen, eta lehenago ere ondoezak izan zituen arren, inoiz ez zioten bihotzeko arazorik diagnostikatu.

Osasunaren aurkako partida atzeratuta

Zeharka bada ere, Puertaren heriotzak Osasunari eragiten dio. Izan ere, Europako Txapeldunen Ligako partida zuen gaur Sevillak Atenasen, baina heriotzagatik datorren astelehenera atzeratu dute, hots, Osasunaren aurka Ligakoa jokatu behar zuen egunera. Ondorioz, Osasunaren aurkakoa egun jakinik gabe atzeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.