Futbola

Aperribai: "Gastuak eta sarrerak parekatzea da lehentasuna"

Realeko presidente berriak dio klubak denboraldi honetarako 14,2 milioi euroko sarrerak aurreikusten dituela eta 24,3ko gastuak, eta hauek murrizten saiatuko direla. "Dena dela, Bigarren A Mailan oso zaila da 14,2 milioiko sarrerak izatea".

2008ko abenduaren 30a
16:55
Entzun
Jokin Aperribairen taldeak abenduaren 20an kendu zuen kargutik Realeko ordura arteko zuzendaritza -Iñaki Badiolaren taldea-, eta gaur aurkeztu du proiektua, hamar egunera. "Aurrekontuan gastuetan eta sarreretan dagoen aldea parekatzea da lehentasunezko zeregina, eta kluba desagertzea eragoztea. Izan ere, oraintxe bertan kluba desagertzeko arrisku handia dago", esan du Aperribai Realeko lehendakariak gaur, Anoeta estadioan emandako prentsaurrekoan.

Haren arabera, klubak denboraldi honetarako 14,2 milioi euroko sarrerak aurreikusten ditu eta 24,3ko gastuak. "Orain ja ezin dugu aurrekontua aldatu, eta gastua murrizten saiatuko gara. Dena dela, [Espainiako] Bigarren A Mailan oso zaila da 14,2 milioiko sarrerak izatea".

Klubak "zor handia" daukala esan du Aperribaik -2008ko uztailaren 30ean 32 milioi eurokoa zen-, eta "premiaz neurriak" hartuko dituztela, baina ez du zehaztu. "Realak beti eduki izan dituen baloreetan hazteko aukera daukagu". Horretarako, "batasuna" eskatu du, "hori ezinbestekoa baita klubak irauteko".

Kirol arloan, Zubietako egiturari "gainbegiratua" emango diote, presidenteak esan du urtarrilean ez dutela lehen taldeko jokalaririk salduko, eta haietako batzuuekin kontratua berritzeko hizketan hasi direla (Xabi Castillo, Markel Bergara, Eñaut Zubikarai eta Iñigo Diaz Zeriorekin).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.